Saltar navegación

LEITZAko  Udala

2012ko maiatzaren 20a

ALKATEAREN AGURRA

Kaixo eta ongi etorri!

Herritarrontzat eta bisitatu nahi gaituztenentzako, nahitaezko komunikazio tresna bihurtu da internet eta horretara dator ekimen hau.

Oraingo saiakera xume hau, lehenengo aurrerapausoak emateko saiakera gisa egin da; gure asmoa leitzarren eta Udalaren arteko komunikazioa gero eta egokiagoa eta gertuagoa izatea da eta, horretarako ahalik eta informazio gehien zintzilikatzen saiatuko gara.

Baina gure asmoa, ez da guk eman dezakegun informazioa zabaltzea bakarrik, herriaren partehartzea bultzatu nahi dugu eta horretarako, harremanetarako bideak jarri eta gure interneteko txoko hau. talde ezberdinek sor ditzaketen web guneak, blogak... etabarren topagune izatea nahiko genuke.

Bestalde, gure herrira etorri eta gonbidatzen ditugun bisitari guztiak ez ditut ahaztu nahi. Web orrialde honetan, herriaren historia piska bat ezagutu, bertan dauzkagun txoko ederrak, antolatzen ditugun jaiak eta herriko baliabideak ezagutzeko aukera izango dute. Hala ere, herria osatzen dugun leitzarrak ezagutzea bezelakorik ez dago!

Bukatzeko ez dut aipatu gabe utzi nahi, Leitza Euskal Herrian kokatuta dagoen herria delarik, konponbidea behar duen herria, Elkarrizketa eta Demokrazia asko behar duen herria eta erabakitzeko eskubidea duen herria dela, eta leitzarrok horren guztiaren alde lanean dihardugun gisan, bertara etortzen direnei ere horretarako deia egiten diegu.