Leitzako herriak beste herriren batekin senidetza zuzenik ez badu ere, harreman sendo eta irunkorrak izan ditu inguruko herriekin denboran zehar. Gure Herri Kirolek eta ohiturek ireki digute bidea herri desberdinak ezagutzeko.
Bada garai zenbait muga gainditzekoa, eta gure ohiturak eta identitate propioak baliatuz senidetza garrantzitsuak lor genitzake. Hemen dijoa gure gonbita Palestinar edo eta Irlandako gure lagunekin kidetza sendoa gauzatzekoa.
Aurrerantzean, lotura hauek gauzatu ahal izateko bideak, martxan jarriko ditugu.