Grafika honen bidez, Leitzako herrian sektore ezberdinek zer karga ekonomiko duten jasotzen da. Orokorrean ematen diren jarduera ekonomikoen araberako datuak dira.
| Sektoreak | Enpresa edo Profesional kopurua | % tan Zama ekonomikoa |
|---|---|---|
| Zerbitzuak | 266 | 42,3 |
| Industria | 20 | 37,2 |
| Energia eta Ura | 2 | 10,47 |
| Eraikuntza | 69 | 9,82 |
| Abeltzaintza | 5 | 0,2 |
LEHEN SEKTOREA:
Leitzako herrian jarduera ekonomiko bezela karga haundirik ez duen arren, grafika batean erakutsi ezin diren garrantzi handiko beste balore batzuk baditu.
Lehen sektoreak gure herrian gauza asko dakartza berarekin. Abereei esker mendiari egiten zaion zainketa naturalaz gainera, gure paisaian eta ingurugiroan eragina du eta kulturalki ere pisu handiko jarduera da, gure ohitura askoren oinarri delarik.
Gure baserritarrek egiten duten lanarengatik ez balitz, herri bezela dugun nortasun zati bati uko egingo genioke.
Honen erakusle dira berezko jarduera ekonomiko edo ogibide ez badira ere, Leitzan ditugun 116 abere-lurren ustiapenak.
BIGARREN ETA HIRUGARREN SEKTOREAK:
Bi sektore hauek dira dudarik gabe Leitzako ekonimiaren bihotza. Gehiengoa zerbitzu enpresak dira eta karga ekonomiko handiena dute gure herrian. Aipatzekoa ere erainkuntza inguruan lan egiten duten empresen kopurua, industrian baino kopuru handiagoa izan arren, pisu ekonimiko txikiagoa dute.
Industria arloan ezin aipatu gabe utzi azkeneko 50 urteetan eskualdeko enpresarik handiena izan den "Sarriopapel y Celulosa". Honi esker Leitza eskualdeko erreferentzi herria de ekonomikoki ere. Familia askoren sustengu, 1500 langile izatera ailegatu zen, egun 430 inguru ditu.
Zerbitzu enpresak eta industralak, herriko gune ezberdinetan daude edatuak.
Lau multzo nagusi badaude ere, herriko erdialdea da garrantzitsuena bertan biltzen baitira zerbitzu gehienak:
Oharra: Leitzako enpresa eta zerbitzuen inguruko informazio zehatzagoa, "Poligono Industriala"-ko atalean aurkituko duzue.